“Betikoa. Gertukoa” merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina aurkeztu da

Gaur aurkeztu da “Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” kanpaina, lehen hitza euskaraz egiteko gai diren kontsumitzaileei zuzenduta merkataritza sektorean euskararen erabilera bultzatzeko.

Kanpainaren mezuari buruz

Merkataritzaren eta ostalaritzaren testuinguruan euskararen erabilera konfiantzarekin lotzen du kanpainak, tokiko merkataritzak berezko duen gertutasun, betikotasun eta gutasunetik abiatuta. Era berean, kalitatearekin lotura ere egin da, bai produktuarena eta baita harremanarena ere.

Harreman horrekin lotu da hain zuzen ere kanpainaren leloa, “jarri betikoa” baita denda edo taberna batean konfiantza handiena ematen duen esaldia. Hala, euskara egunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza gisa eta konfiantza sortzeko bide gisa aurkezten du kanpainak.

Mezu horri spot baten forma eman zaio eta hori da kanpainaren ardatza. Spotak hormarik gabeko herri bat irudikatzen du, tokiko merkataritzaren gertutasunaren isla eta herria bera fikziozkoa da edozein herri irudika daitekeelako. Edozein herritan ematen den errealitate kateatua erakusten du spotak eta horretan gutako bakoitzak euskararekiko paper ezberdinak betetzen ditugula, errealitate hori euskaraz bizitzera animatzeko azkeneko helburuarekin.

 

Jarraitu kanpaina sare sozialetan!

Instagram: @merkataritzan_euskaraz

Twitter: @merkataritzaneu

Facebook: @merkataritzaneuskaraz

Menua